Bihar jarriko dute Hondarribiko elizako ezkila berritua

Irailaren 26an kendu zuten 3. ezkila

Irailaren 26an kendu zuten 3. ezkila

Bihar, 16:30ak aldera, hasiko dira Jasokundeko eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko kanpai berritua bere tokian jartzen, elizako 3. kanpaia hain zuzen. Bi orduko lana izango dela aurreratu dute Hondarribiko udaletik. Alta, ezkilak kanpandorrera igotzeko garabia handi bat jarriko dute Fraxkueneko Murrua kalean. Irailaren 26an kendu zuten bertatik, berritzeko. Prozesu oso-oso Arma Plaza Fundazioa koordinatzen ari da. Hala, ezkilak konpontzeko diru bilketa egin zen hondarribiarren eta ekarpena egin nahi izan zutenen artean, crowfunding sistema baten bitartez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.