John Berkhout taldeak diskoa kaleratu du

John Berkhout taldea

John Berkhout taldea

Lehen diskoa du John Berkhout Oiartzungo taldearena. Gaur publikatu dute. Taldearen izen bereko titulua jarri diote lehen LPari. Hamar kantuz osatutako lana da, Haritz Harreguyren Higain estudioetan grabatutakoa eta Ruben Caballeroren produkziopean. The Path abestia aurreratu zuten lehenik eta gero etorri zen Cinematic. Bost kidek osatzen dute taldea: Ekain Perezek (ahotsa eta gitarra); Eneko Lusar-ek (gitarra); Mikel Alonsok (baxua); Ander Lizasok (teklatuak, klarinetea eta saxoa) eta Iñigo Goñik (bateria eta perkusioa). HITZAk egindako elkarrizketan, Perezek zioen taldearen izenak euren izaera islatzen zuela: “Gure influentzi musikal atzerritarrak eta gure izaera uztartzen ditu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.