Goi mailako bertsolariak azaroaren 2ko Bertso Festan

Landare elkarteak urtero egiten dio tokia bertsolaritzari, eta aurten ere ez du hutsik egingo Bertso Festak Errenteria-Oreretan. Urtez urte goi mailako bertsolariak ekartzeko ahalegina egiten dute, eta aurten ere mailari eutsiko diote. Zazpi bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Gai jartzaile lanetan Iosu Goikoetxea ariko da. Bertso saioa azaroaren 2an izango da, 19:30ean, Niessen aretoan. Sarrerak dagoeneko eros daitezke Landare eta Arkaitza tabernetan, Xenpelar kultur dendan, eta egun berean, kulturguneko leihatilan saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrerek 10 euro balio dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.