Pasaiako Bira egingo du igandean Trintxer Mendi Taldeak

Datorren igandean, hilaren 27an, Trintxer Mendi Taldeak Pasaiako Bira egingo du. Trintxer Kultur Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko asmoz antolatu dute ibilaldi hori. 07:30ean irtengo dira Trintxerpeko Azokatik, eta Platako bidea  hartuko dute. Handik Herrerako bidea hartuko dute, ondoren Antxokoa eta Errenteria-Oreretatik pasatu eta gero, Lezo eta Donibane zeharkatuko dituzte, motora hartuta San Pedrora iristeko. Handik abiapuntura itzuliko dira. Izena emateko 679 23 36 60 edo 943 39 07 21 telefono zenbakietara deitu daiteke. Helduek bost euro ordaindu beharko dute izen ematea, eta haurrek hiru.
Trintxer Mendi Taldeak antolatutako Pasaiako Biraren planoa.

Trintxer Mendi Taldeak antolatutako Pasaiako Biraren planoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.