Igande eguerdian ezingo da Hondarribira Mendelutik sartu, lasterketagatik

Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa dela-eta, trafikoari eragingo dioten aldaketak izango dira igandean Hondarribian, 11:15etik 14:00etara. Aurten ere Alde Zaharrean barrena ibiliko dira lasterkariak eta, ondorioz, Alde Zaharrera ezingo da sartu edo atera ibilgailuz aipatutako denbora tarte horretan. Horrez gain, herrira iristeko modua ere aldatuko da, lasterketak aireportuko bidea baliatuko baitu. Hortaz, ibilbide hau egin beharko dute Hondarribira autoz edo motorrez iritsi nahi dutenek: Mendeluko biribilgunea, Ospitaleko bidea, N-I, Amuteko semaforoa, Kostako errepidea, Txiplaoko biribilgunea, Jaizkibel Etorbidea, Iturriberriko biribilgunea… Eta herritik irteteko, autoa Portuan dutenek Itsasargi kaletik atera beharko dute (hondartzako bidetik), eta gainontzekoek Iturri Berriko biribilgunetik Kostako errepidera egin behar da, handik Amutera heltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.