Gaur aurkeztu dute babesle berria, udaletxean
Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariek gaur jakinarazi dute sasoi honetan babesle berria izango dutela: Irungo Bildutruck enpresa. Akordioaren berri gaur eman dute, udaletxean, Josema Soto Irungo taldearen presidenteak eta Jose Antonio Santano alkateak. Garraio enpresa da Bildutruck, eta akordioaren berri emateko agerraldian bertako kudeatzaile Norberto Ortiz ere egon da. Denek ala denek bat egin dute esaterakoan babesleak bilatzeko “garai zaila” dela egungoa, “edozein laguntza ongi etorria da”.
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) iazko ikasturtea 189 lizentziarekin bukatu zuen, inoizko kopururik handiena. Parte hartu zuten lehietan bakarkako 93 domina lortu zituzten horiek guztiek erkidego mailan, eta 72 metal Espainiako Estatuko probetan. Gainera, atletismo eskola ere badu BATek, 169 haurrekoa.
Plaiaunduko atletismo pistan entrenatzen dute batez ere BATeko kideek. Udan berritu egin dute bertako pista, batez ere zuzengune nagusia nahiz bestelako eremuak. Horietan 60.166ko inbertsioa egin zuten.