2014rako zerga ordenantzen aldaketa, Pasaiako udalbatzarrera

Pasaiako zinegotziak ezohiko udalbatzarrera deituta daude astearterako, hilak 5, 19:00etatik aurrera Donibaneko udaletxean. Denera hamabi gai izango dituzte aztertzeko hautetsiek, horietatik lau mozioak. Horrez gain, 2014rako zerga ordenantzen aldaketaren behin-behineko proposamenaren gaineko eztabaida izango da ere. Honakoa da gai ordena:
  1. Aurreko batzarraldietako aktak irakurri eta onartzea.
  2. Xedapen ofizialen nahiz zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea.
  3. Mugen Batzorde Bereziaren osaera eguneratzea.
  4. Pasaiako taxien herri barruko tarifak onartzea.
  5. 2014rako zerga ordenantzen behin-behineko onarpena.
  6. Kreditu aldaketa 2013ko aurrekontuan.
  7. Pasaiako Ezkerrak aurkeztutako mozioa, haustura hidraulikoari buruzkoa (fracking).
  8. Pasaiako Ezkerrak aurkeztutako mozioa, Sirian militarki esku hartzearen aurkakoa.
  9. Talde sozialistak aurkeztutako mozioa, ospitalean egintzen diren sendagaien berrordainketaren gainekoa.
  10. Bilduren mozioa, epaiketa politikoen gainekoa.
  11. Alkatetzaren gestioak.
  12. Gobernu organoen kontrola.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.