Artzaintzaren bidearen zazpigarren etapa egingo du Urdaburuk etzi

Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282en zapigarren etapa egingo du igandean, Villalba de Losatik Villañora. Ibilbidea Salbada mendilerroaren Burgosko aldetik egingo dute Txarlazo (937 metro), Solaiera (1039 metro); eta Bedarbide (1037 metro) tontorrak igaroz. Ibilbideak 22kilometro eta erdiko desnibela izango du eta sei ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik aterako da 7:00etan Iztietako autobus geltokitik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.