Irungo kiroldegiak erabiltzeko diru laguntzak prest ditu udalak

Irungo kiroldegiak erabiltzeko diru laguntzak behar dituztenek hilaren 23ra arteko epea dute eskaerak egiteko. Joan den astean argitaratu zuten deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Diru laguntzen zenbatekoa kiroldegien abonuen %25a edo %75a ordaintzeko da baliagarri, eta horiek emango dira, besteak beste, familiako kideen kopuruaren arabera, edo urteko errentaren arabera. Zehaztasun guztiak Irungo Udalaren webgunean daude, Zure zerbitzura atalaren barruan, Zerbitzuen gida sailean. Han diru laguntzen eta beken informazioa dago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.