Lorez eta bisitariz bete dira gaur Oarso Bidasoko hilerriak

Irudia Donibaneko hilerrikoa da, eguerdian

Irudia Donibaneko hilerrikoa da, eguerdian

Domu Santu Eguna izaki, gaur, Oarsoaldeko eta Bidasoko hilerrietan bisitarien emaria handia izan da goiz-goizetik hasita. Egun berezian hurbileko hildakoak bisitatzera joan dira, eta gogoeta egiteko tartea izan dute euren hilobien aurrean. Goizean eguraldiak errespetatu egin du, baina arratsalderako eguraldi okerragoa iragarri dute. Bisitarien emaria handia izanagatik, hilerrietako sarbide nahiz aparkalekuetan ez da trafiko edo pilaketa arazo larririk egon. Jendeak tarteka-tarteka egin ditu bisitak, eta horrek ahalbidetu du jendetza gehiegirik ez izatea hilerrietan. Irunen eta Errenteria-Oreretan, esaterako, autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte Blaiako eta Zentolengo, hurrenez hurren, kanposantuetara joateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.