Dolumina herrian eta kanpoan Beñat Elzoren heriotzagatik

Elzoren argazkia jarri dute Erlaitzekoek

Elzoren argazkia jarri dute Erlaitzekoek

Asko izan dira Beñat Elzo gaztearen heriotzagatik dolumina agertu dutenak. Irungo Erlaitz Mendizale Elkarteko kidea zen Elzo, mendiko lasterketetan parte hartzen duen mugalari taldekoa. Erlaitzekoek Elzo mendian korrika ageri den argazki bat jarri dute Facebooken: “Horrela gogoratu nahi dugu beti gure lagun mugalari Beñat Elzo, beti irribarre batekin. Goian bego, lagun”. Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak Hernanin jokatuko du arratsaldean, eta besoko beltzarekin jokatuko dutela aurreratu du Mikel Llorente entrenatzaileak Facebook bitartez. Hernanin, hiru puntuen bila irtengo dira hondarribiarrak, garaipena arraunlari ohiari eskaintzeko. Llorentek jakinarazi duenez, Elzoren omeneko minutu bateko isilunea gorde zuten atzo Lesakan, Beti Gaztek eta Antzuolak jokatutako partida hasi aurretik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.