Gora begira jokatuko du La Bacaladerak gaur Hondartzan

Eskubaloiko Euskal Ligan jokatzen duen La Bacaladera Hondarribia taldeak sailkapeneko goiko postuetan sendotzeko aukera du gaur arratsaldean, sailkapeneko azkena den El Pilar taldea izango baitu bisitari Hondartza kiroldegian, 17:00etan. Etxekoek irabaziz gero, asteburua biribilduko lukete, gazteek Zumaian irabazi zutelako atzo eta kadeteek gauza bera egin dutelako gaur goizean Zumarragan.

Hondarribiko eskubaloi taldeen asteburuko partidak

Euskal Liga
  • La Bacaladera Hondarribia-El Pilar (la. 17:00)
Gazteen Lurraldeko Maila
  • Pulpo Zumaia-La Bacaladera Hondarribia  23-24
Kadeteen Lurraldeko Maila
  • Urola-La Bacaladera Hondarribia  32-41
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.