Musika zuzenean Uxoan, larunbatetan ere

The Romanticos blues taldeak kontzertua emango du gaur Uxoa tabernan, 22:30ean, Men of Rock Musika Elkarteak antolatuta. Orain arte ostiralero izaten zen Uxoan musika zuzenean eta doan entzuteko aukera baina, gaurtik hasita, larunbatetan ere izango dira kontzertuak Butroi pasealekuko tabernan.

Azaroko kontzertuak Uxoan

  • Hilak 1, ostirala (atzo): Rubio
  • Hilak 2, larunbata (gaur): The Romanticos
  • Hilak 8, ostirala: Luke Amstrong
  • Hilak 9, larunbata: O’Club
  • Hilak 15, ostirala: Black Gamba
  • Hilak 16, larunbata: Latitud 43
  • Hilak 22, ostirala: The Weeding band
  • Hilak 23, larunbata: Alex Julian
  • Hilak 29, ostirala: El Octavo árbol
  • Hilak 30, larunbata: Pollo Rosa Guateque band
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.