Punta-puntako bertso saioa gaur, Landare elkartearen eskutik

Urtero bezala bertso saioa antolatu du Landare elkarteak Errenteria-Oreretan. Gaur izango da saioa eta aurreko urtetean bezala goi mailako bertsolariekin osatu dute kartela: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Gai jartzaile lanetan Iosu Goikoetxea ariko da. 19:30ean hasiko da saioa, Niessen aretoan. Sarrerarik erosi ez duenak gaur bertan izango du horretarako aukera  kulturguneko leihatilan saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrerek 10 euro balio dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.