Gaurtik aurkez daitezke Gabonetako marrazki lehiaketarako lanak

Martxan da Pasaian Gabonetako marrazki lehiaketa. Urtero legez, 4 eta 14 urte bitarteko haurrek parte har dezakete udal liburutegiek antolatzen duten lehiaketan. Pasaiako ikastetxe eta ikastoletan ikasten ari diren haurrek, beren ikastetxean bertan eman dezakete izena; gainontzeko haurrek udal liburutegietan eskatu ditzakete lehiaketarako propio erabili beharreko orriak. Lanak jasotzeko epea hilaren 22an bukatzen da eta marrazkiak jasotzeko ordutegia honako hau da: 10:00etatik 12:45era eta 16:30etik 19:45era. Lehiaketarekin batera, marrazki tailerrak antolatu dituzte liburutegietan. Donibanen hilaren 12an izango da tailerra, San Pedron hilaren 14an, Antxon 19an, eta Trintxerpen 21ean. Tailer guztiak, 17:30etik 18:30era izango dira. Sari banaketa, berriz, abenduaren 20ean izango da, 18:30ean, Antxoko kultur etxean. Pasaia-Lezo Lizeoa, Karmengo Ama eta La Anunciata ikastetxeen lankidetzarekin bideratzen da lehiaketa. Aurtengoa 50. aldia da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.