Gol festa Oiartzungo neskena

Denboraldiko zazpigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Karla Lekuona zelaian Nafarroako San Juan taldea hartu zuten eta golek nagusitasuna izan zuten partidan. 5-1 irabazi zuten oiartzuarrek. Hasiera-hasieratik Oiartzun garaipenaren bila joan zen eta nafarrek ezin izan zuten oiartzuarren jokoa gelditzerik izan. Hala, atzo partidaren ondotik, Estatuko 2. Mailan dauden neskak laugarren postuan daude sailkapen orokorrean, 12 punturekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.