Hainbat alderdik bat egin dute Suminduen Egunarekin

EA, Aralar, Gorripidea, Antikapitalistak, Ezker Anitza-IU, EH Bildu eta Sortuk bat egin dute Oarso Taldeak antolatu duen Suminduen Egunarekin. Aste osoan zehar hainbat ekintza egiten ari da, krisiak ekarri dituen ondorioak salatu eta horiei alternatibak bilatzeko asmoarekin. Herria eta eskualdeko egoera ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, gizartearen “erantzuna” behar duela iritzi diote alderdi horiek. Alternatibak badaudela adierazi dute, eta herritarrei dagokiela horiek lantzea. Zentzu horretan, antolatutako ekitaldi guztietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta bereziki, larunbatean egingo den manifestazioan; 19:00etan aterako da Zumarditik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.