Josu Elberdinen obra abiapuntutzat, tailer korala asteburuan

Abesbatzetan aritzen diren kantari, irakasle, zuzendari zein zaleei zuzendutako tailerra antolatu du Nafarroako Abesbatzen Federazioak astebururako. El compositor y su obra. Josu Elberdin izenburupean, musikagile pasaitarreren  obra aztertuko dute tailerrean izena ematen dutenek. Elberdinen musika erlijiosoa zein profanoa aztertuko dute. Matrikulak 10 euro balio du Nafarroako Abesbatzen Federazioaren barruko koroetan aritzen direnentzat eta 50 euro gainontzekoentzat. Euskadiko Kutxako 3035 0069 55 0690023505 zenbakian egin behar da ordainketa, eta ondoren ordainagiria federacion@corosdenavarra.org helbidera helarazi. Tailerra larunbatean eta igandean izango da (hilak 9 eta 10), Iruñeako Orfeoiaren egoitzan, goizez eta arratsaldez. Informazio gehiago http://www.corosdenavarra.org eskura daiteke.
Josu_Elberdin

musikagile pasaitarra

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.