Urrian, 13 langabe gehiago Bidasoan, eta 170 Oarsoaldean

Iraileko azken egunetik urriaren 30era 183 lagunetan hazi da langabeen kopurua Oarso Bidasoan, 13 Bidasoan eta 170 Oarsoaldean. Hala, Bidasoko langabezia tasa %16,9ean jarri da (6.212 langabe), eta %16,5ean Oarsoaldean (5.670). Azken hilabetean Oarsoaldeak izan du Gipuzkoako langabeen hazkunderik handiena. Gipuzkoan denera 49.874 pertsona daude lanik gabe, %14,73ko tasarekin. Iazko urriaren 30ean 6.071 lagun zeuden lanik gabe Bidasoan (%15,7) eta 5.499 Oarsoaldean (%15,5). Herrialdeko iazko tasa %13,46koa zen (47.235 langabe).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.