Istripu batean lagundu dion pertsona baten bila dabil herritar bat

Intxaurrondo parean, bariantean, herritar batzuk auto istripu bat izan zuten joan den asteartean, urriak 29, eguerdian, 13:00 inguruan. Beste auto bat parean gelditu, eta bi lagunek autotik ateratzen lagundu zioten horietako bati. Herritar hori laguntza eman zion pertsona horien bila dabil eskerrak emateko. Horregatik, berarekin harremanetan jartzeko telefono bat eman du 647 59 38 93 (Kontxi). Euria ari zuen, eta autoa irristatu, eta errepidetik atera zen, iraulita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.