Hamar egun oso egin ditu greban Juantxo Lasa Mitxelena
Txikierdi Errenteria-Oreretako presoak; gaurkoa 11.ena du. Txikierdirekin batera, Sevilla II espetxean dauden beste hamar euskal presok ere gose greban daude espetxean tratu txarrak eta bizi baldintzak salatzeko: Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul.
Etxerat elkartea “kezkatuta” agertu da, urriaren 28tik daudelako gose greban, eta preso batzuk dagoeneko bost kilo galdu dituztela jakinarazi du.
Honako
gutun honetan eman dute gose greba egitearen arrazoien berri.