Back taldearen kontzertua, igandean, Banakon

Rock klasikoa egiten duen Back taldeak kontzertua emango du igandean Banakon, doan. 20:30ean hasiko da eta berezia izango dela aurreratu dute taldekideek, bosgarren urteurrena ospatzen dutelako. Eskarmentu handiko musikariak daude Back taldean. Ahotsa jarri eta baxua jotzen duen Josema Martinez Los Cunix taldeko kide izan zen. Irungo lehen rock taldea izan zen Los Cunix, orain 50 urte sortua. Back taldeak rock klasikoko moldaketak jotzen ditu, baina abesti propioak ere badituzte eta laster sartuko dira haien lehen lana grabatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.