Irun Zuzenean, emankor azaroan

Irun Zuzenean ekimeneko eta udaleko ordezkariak, gaur, kontzertuen berri ematen

Irun Zuzenean ekimeneko eta udaleko ordezkariak, gaur, kontzertuen berri ematen

Gaur aurkeztu dituzte Irun Zuzenean ekimeneko kideek nahiz udaleko ordezkariek azaroan, Irun Zuzenean-en barruan izango diren kontzertuak. Batez ere Tunk! aretoan zentratuko dira musika emanaldi horiek, baina Amaia KZn ere izango da kontzerturik. Irun Zuzenean-eko Juancar Garcia, Maxi Fructuoso eta Iñaki Abuin izan dira kontzertuak aurkezten, Belen Sierra udaleko Kultura ordezkariarekin batera. Honakoak dira emanaldiak:
  • Hilak 9 (larunbata): 22:00etan, Tunk! aretoak, The Posies, Neuman eta Jupiter Jon taldeen kontzertua. Sarreren prezioa: aldez aurretik 12 euro (Bloody Mary dendan), eta leihatilan, 15.
  • Hilak 16 (larunbata): Metal Norte Festival jaialdiaren lehen saioa, 22:00etatik aurrera, Tunk! aretoan. Honako taldeek joko dute: Airless, Azrael, Vhaldemar, Tamerlayn, Black Devil eta Donna Die. Sarreren prezioa: 15 euro aldez aurretik, eta 18 Tunk!-en egunean bertan.
  • Hilak 23 (larunbata): Metal Norte Festival jaialdiaren bigarren saioa, 22:00etatik aurrera, Tunk! aretoan. Honako taldeek joko dute: Muro, Oker, Eveth, Unbound, Ethos eta Mandragora Negra. Sarreren prezioa: 15 euro aldez aurretik, eta 18 Tunk!-en egunean bertan.
  • Eveth taldeak hilaren 23an joko du Tunk! aretoan

    Eveth taldeak hilaren 23an joko du Tunk! aretoan

  • Hilak 29 (ostirala): 22:00etan, Tunk! aretoan, Irun Vargas Blues Band eta White Towels Blues Band taldeen kontzertua. Sarreren prezioa: aldez aurretik 15 euro (Tunk!-en eta Scrum Berrin), eta egunean bertan 18 euro.
  • Abenduak 1 (igandea): 20:00etan, Amaia KZn, Jeff Hershey-ren kontzertua. Sarreren prezioa: aldez aurretik erosiz gero, 9 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.