
Hainbat korrikalari, Pasaiako portuan. Argazkia: Pello Ibarguren
Claudia Behobide hondarribiarrak irabazi zuen emakumeen kategorian 49. Behobia Donostia lasterketa. Lehen emakumea, Gipuzkoako lehena, eta beraz, Oarso Bidasoko lehena izan zen. Ion Garraus irundarra izan zen, gizonetan, Oarso Bidasoko azkarrena. Baina hori guztia ilunduta gelditu zen Nafarroako atleta bat hil zelako, helmugara iristear zela. Garaipen gozoak, baina emakume korrikalaria hil zela jakin zenean, guztiz lausotu egin ziren.