Atzo, denera, 126 pasaitar iritsi ziren helmugara Behobia-Donostia lasterketan. Emakumeen artetik azkarrena Ima Cruz antxotarra izan zen, 1:36:25 denborarekin. Cruzen atzetik Ama Lur Leon sanjuandarra 1:38:15 eta Maialen Lorza sailkatu ziren (1:40:36). Gizonen artean Iñaki Lopetegik 1:13:41eko marka egin zuen lehen pasaitarra izateko, Jose Luis Bermudez (1:18:12) eta Xabier Yarza (1:18:46) atzean utzita. Ondoko PDFan pasaitarren berri zehatz jaso daiteke.
Behobia-Donostia 2013 Pasaiako sailkapena