Tartalariekin elkartasuna, ostegunean, Donibanen
AHTren aurkako ekintza batean Yolanda Barcinari tarta botatzeagatik auzipetuta dauden lau kideei elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu ditu Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak. Ostegunean, 19:30ean, elkartearen egoitzan bideo proiekzioa, hitzaldia eta solasaldia izango dira. Larunbatean, Iruñean, manifestazio golosala deituta dago aipatu lau auzipetuei bost eta bederatzi urte arteko zigorrak eskatzen dizkietela salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko. Manifestazioa 17:00etan aterako da Antoniuttintik, eta Bixi-Bixik parte hartzeko deia luzatu du.