Herri Musikaren Jardunaldiak hasiko dira gaur

Hamabigarren aldia izango da aurtengoa eta ikus-entzunezko bildumen kudeaketa izango da gaia. Gaur, larunbatean eta igandean izango dira Soinueneak antolatutako jardunaldiak. Gaur, 19:30ean, Doinutegi proiektuari buruzko erakusketa aurkeztuko dute turismo bulegoan (Fermiñenen). Erakusketa igandera bitarte ikusi ahal izango da. Hilaren 16an, larunbata, ikus-entzunezko bildumen kudeaketari buruzko mintegia izango da Ergoiengo Auzokalte elkartean. Hauxe izango da egitaraua: 10:00etan, ikus-entzunezko bildumak gure inguruan. Jon Bagues (Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa). 11:00etan, ikus-entzunezko dokumentuen problematika digital aroan. Arantza Mariskal (Tabakalera). 12:00etan, atsedena. 12:30ean, argitaratu gabeko hotsaren deskribapena eta katalogazioa: nazioarteko proiektuak. Jose Luis Maire (Biblioteca Fundacion Juan March). 14:00etan, atsedena (bazkaria). 16:00etan, ikus-entzunezko dokumentuen hedapena. Gaizka Aranguren (Labrit Multimedia). 17:00etan, atsedena. 17:30ean, mahai ingurua. Hilaren 17an, igandea, herri musika zuzenean izango da: 11:00etan, Oiartzungo Herri Musika Eskolako albokari, dultzainero eta txistularien kale buelta Elizalde inguruan. 12:30ean, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian: Doinutegi herri musika bildumaren grabazioetan parte hartu duten protagonista batzuen zuzeneko emanaldia. 14:30ean, Girizia Elkartean, herri bazkari musikatua.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.