Pasaian eta Oiartzunen ogia euskaraz erosi dutenek saria jaso dute
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, Eskatu ogia euskaraz izeneko ekimenarekin bat egin duten Pasaiako eta Oiartzungo irabazleei sariak eman dizkie. Euskara normalizatzeko ekimena izan da okindegietan egin dena, eta ogia euskaraz eskatu dutenei txartela eman, bezeroek hori bete, eta zozketa batean sartu dira. Saria, hilabeteko ogia doan ekimenarekin bat egin duten okindegietan, zehazki irabazle bakoitzak saria egokitu zaion okindegian baliatu ahal izango du sari hori.
Aurretik beste gremio batzuetan eginak zituen Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gisa honetako ekimenak, harategietan eta arrandegietan kasu. Hala, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidente Ainhoa Zabalok herritarrei eskatu die jarrai dezaten euskara erabiltzen herri guztietako establezimenduetan, eta handik kanpo.
OIARTZUN