Jaiotza eta Olentzeroen erakusketarako lan bila dabiltza

Gabonak gerturatzen ari direla eta, Alabergan, dagoeneko, jaiotza eta Olentzeroen erakusketa jarri dute martxan. Horretarako, auzotar nahiz herritarren laguntza behar dute. Hala, norbaitek jaiotza edo Olentzero erakusketan jarri nahi izanez gero, Alabergako auzo elkartera eramateko eskatu dute. Horretarako, aurretik zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko eskatu dute eurekin zuzenenean hitz eginda edo 696 06 44 32 telefono zenbakira deituta Jaiotza hori abenduaren 21ean zabalduko dute, eta hainbat egunez egongo da martxan. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara edukiko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.