AP-8 autobidean lanak egingo dituzte asteburuan eta Oiartzungo zatian eragina izango dute

Mantentze lanak egiteko Bidegik hainbat bide itxiko ditu asteburuan AP-8 autobidean Aritzetan, Oiartzunen, Lasarten eta Astigarragan. Oiartzunen hiru mozketa izango dira.
 Batetik, Bilboko norabidean autobidea itxiko da (12. kilometroan), larunbateko 13:00etatik igandeko 17:00etara. GI-20 errepideko Bilborako norabideko Oiartzungo irteera (0 irteera) itxiko da ere, larunbateko 13:30etik igandeko 17:00etara. Oiartzungo ordainlekura joateko irteera zabalik egongo da. Eta bukatzeko, Bilborako norabidean Oiartzungo ordainlekua itxi egingo da, azaroaren 16ko (larunbata) 14:00etatik azaroaren 17ko (igandea) 17:00etara. GI-20 errepidea hartzeko Donostia norabideko sarbidea zabalik egongo da. Hain zuzen ere, itxierak dirauten bitartean GI-20 errepidea –garai bateko Donostiako saihesbidea— erabiltzeko eskatu dute Bidegitik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.