Egun osoko omenaldia egingo diete Kontxako irabazleei
Kontxako irabazleei omenaldi herrikoia egingo dute larunbatean, hilak 16. 11:00etan Guadalupeko santutegian ekitaldia egingo dute eta ondoren Portuan izango da festa. Abiyuan txarangak girotuko du San Pedro kale ingurua eta nahi duenak banderarekin argazkia ateratzeko aukera izango du, Azeri elkartean. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Kai berriko bentan (asteartea zen izena emateko azken eguna). Ondoren musika eta jaia izango da bertan.