Sebastian Salaberriari omenaldia, gaur, 28. Aste Musiko Koralean

Gaur abiatuko da San Pedron 28. Aste Musiko Korala. Asteburu honetan bi kontzertu egingo dituzte eta beste bi Gabonetan. Gaurko kontzertua, 20:00etan da, Pedro Deunaren elizan. Ondartxo Abesbatzak eta Sorginarri Txistu Taldeak eskainiko dute. Raimundo Sarriegi Etxeberriaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, interpretatuko duten errepertorioa musikagile donostiarrarena izango dela iragarri dute antolatzaileek. Kontzertua bukatzerakoan berriz, Sebastian Salaberria Iparragirre Xebas omenduko dute. Kontzertua emango duten bi talderen sortzaileetakoa, lehengo maiatzean zendu zen. Bihar, berriz, Julian Osa Arrillaga omenduko dute, 12:00etan, elizan  bertan. Herriari egindako ekarpena eskertu asmoz, herriko norbait omentzen du urtero Ondartxok eta aurten San Pedroko traineruaren entrenatzailea izandakoa omenduko dute. Osa San Pedroko traineruaren entrenatzailea izan zen 1984 eta 1996 urteen artean. Tarte horretan, Kontxako lau bandera irabazi zituen San Pedrok. Larunbateko omenaldian, Ondartxo Abesbatzak Osaren bizitaren hainbat pasarte ekarriko ditu gogora, gaiarekin zerikusia duten abestiak kantatzearekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.