Auzo bilkurak egingo dituzte Hendaian

Herriko Etxeak auzotarrekin bilkurak egingo ditu ondoko asteetan. Hala, hilaren 26an, Intzura auzoan izango da bilera, Denentzat gizarte zentroan. Hilaren 27an, Lizardi, Sopite, Agerria eta Erlaitzan, Lizardiko lehen mailako eskolan. Abenduaren 2an, hiri barnean, herriko etxean. Abenduaren 3an, Hondartza auzoan, Hondartzako lehen mailako eskolan. Eta abenduaren 6an Geltokian, Geltokiko lehen mailako eskolan. Bilkura guztiak 19:00etan izango dira eta horietan abian diren txostenak eta azken berriak aipatu ahal izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.