Eskola feministaren lehen tailerrak erantzun ona izan du

Eskola feministaren lehen saioa

Eskola feministaren lehen saioa

Atzo ilunabarrean eskola feministaren lehen saioa egin zuten Amazkar tabernan. 40 lagun inguru hurbildu ziren Antiju Morik herriko talde feministak antolatutako saiora. Bilgune Feministako lau kidek gidatu zuten tailerra, indarkeria matxistari buruzkoa. Parte hartzaileak taldetan banatu eta hainbat egoera planteatu zitzaizkien, horien gainean hausnar zezaten. Eskola feministak beste hiru saio izango ditu, aurrerago zehaztuko dituzte horiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.