Gazteen artean genero indarkeriak duen eragina aztertuko dute

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, Emeki elkarteak ere kontzientziazio lana egingo du, eta hala, Gazteen arteko genero indarkeria gaia landuko dute III. Bidasoko Emakumeen Topaketaren barruan. Hainbat ponentzia izango dira, hurrengo larunbatean, hilak 23, Hondarribiko Zuloaga Etxean, 10:00etatik aurrera. Ekitaldi hori dohainik da, eta hainbat lagunek parte hartu dute elkarteko kide izan ala ez. Egitaraua
  • 09:45: Parte hartzaileei harrera egitea eta materiala banatzea
  • 10:00: Ongietorria eta topaketaren aurkezpena Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin eta Emeki elkarteko ordezkariekin.
  • 10:30: Hitzaldiaren esparrua: Zer da genero indarkeria eta tratu txarra?
  • 11:00: Bigarren hitzaldia: Genero indarkeriaren pertzepzioa jende gaztearen artean.
  • 11:30: Atsedena / kafea.
  • 12:00: Hirugarren hitzaldia: Berdintasunean hezteko ekimenak.
  • 12:30: Galderak eta eztabaida.
  • 13:00: Jardunaldiaren bukaera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.