Magostoa ospatuko dute gaur Pasaiako galiziarrek

Gaur, udazkenaren etorrera ospatuko dute galiziarrek Magostoarekin. Gaztainerre jaia egingo dute arratsaldean, Trintxerpeko pilotalekuan. Han erreko dituzte gaztainak eta doan banatuko dizkiete festara biltzen diren guztiei. Horrez gain, Alvariño ardoa eta lakoi dastatzea izango dira. Bihar, berriz, zendutako marinelak gogoratuko dituzte, 12:00etan San Pedroko Torrean lore eskaintza eginez. Azkenik, hilaren 23an,  Donibanen jokatuko den Pasaiako Badiako Txirikila Lehiaketarekin bukatuko da aurtengo Magostoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.