Metal Norte jaialdia izango da gaur

Lehenengo saioa izango da gaurkoa, Tunk aretoan. Metal Norte jaialdiaz gozatu nahi dutenek gaur dute lehen egunak. Airless, Azrael, Vhaldemar, Tamerlayn, Black Devil eta Donna Die taldeak igoko dira Tunk aretoko oholtza gainera 22:00etatik aurrera. Sarrerak 15 euro balio du aurrez, eta 18 euro leihatilan erosiz gero. Datorren astean, hilak 23, jaialdiaren bigarren saioa izango da, ordu eta toki berean. Egun horretan, baina, beste talde batzuk ariko dira: Muro, Oker, Eveth, Unbound, Ethos eta Madragora Negra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.