Eneko Yarzak Claro eta Nevados ibaien jaitsierak egin ditu Txilen

Eneko Yarza Txilen

Yarza Nevados errekan, ur jauzi baten erdian

Beste behin ere, irudi ikusgarriak iritzi zaizkigu Eneko Yarza Arabaolaza hondarribiarraren etenik gabeko bidaiatik. Muturreko kaiak zalea da Yarza eta munduan zehar ibiltzen da muturreko jaitsierak egiten eta ibaietako gida bezala lan egiten. Oraingoan Txilen dabil eta herrialdeko erdialdean kokatuta dagoen Pucon eskualdean Claro eta Nevados errekak jaitsi ditu lagun batzuekin. Duela gutxi Euskal Telebistak ematen duen Txikon Xtreme programan izan da hondarribiarra, telebista saioko aurkezle den Alex Txikon abenturazaleari kaiakean ibiltzen erakusten (ikus bideo laburra edo atal osoa) Yarzaren bidaiei buruz gehiago jakiteko bisitatu bere bloga.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.