Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak guztiz beteko du Ficoba
%100ean beteta egongo da Ficoba abenduaren 6tik 8ra. Tarte horretan Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka egingo dute Irungo erakustazokan; Ficobatik esan dute eskaini dituzten postu guztiak bete egin direla, 120 denera, eta iaz baino %50 postu gehiago egongo direla. Iaz 20.000 bisitari izan zituen, eta aurten, kopuru hori gainditu nahi dute.
Postuez gain, beste hainbat jarduera egingo dituzte: gastronomia gaien gaineko dastaketak eta tailerrak egingo dituzte, musika egongo da, txakurren erakustaldiak, puzgarriak, jolasak, zozketak…