Gaur egingo dute Antxon atez atekoari begira lehen parte-hartze saioa

Hondakinak gaika biltzeko ezarriko den sistema berriaren ezaugarriak azaldu eta partekatzeko helburuz parte-hartze prozesua abiatuko da gaur Antxon.  Herritarren iritziak jaso eta partekatzea da asmoa, zalantzak argitzea, eta herritarrek sistema berriarekiko dituzten proposamenak jaso eta aztertzea. Parte-hartze saioak bi fasetan egingo dituzte, eta fase bakoitzean launa batzarra, taldeka antolatuta. Honakoak dira taldeak, eta horietako bakoitzari dagozkion batzar egunak:
  • Euskarazko taldearen batzarrak: lehen batzarra gaur eta bigarrena abenduaren 4an, biak 19:30ean Kultur Etxean.
  • Gaztelerazko taldearen batzarrak: lehen batzarra bihar eta bigarrena abenduaren 9an, biak 19:30ean Kultur Etxean.
  • Ostalaritza guneen, elkarte gastronomikoen eta merkatarien batzarrak: bi batzar egingo dituzte, biak egun berean, abenduaren 10ean, lehena 14:00etan eta bigarrena 20:00etan, Kultur Etxean.
  • Erretiratuekin batzarrak: etzi eta abenduaren 5ean, 11:00etan, Kultur Etxean.
  • Abenduaren 16an, 19:30ean eta Kultur Etxean, batzar orokorra egingo da ondorioak eta sistema berriaren behin betiko ezaugarriak azaltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.