Ondarea zaharberritzeko irizpideak aztertuko dituzte larunbatean Paradorean, HONDAEren eskutik

Santa Maria ateaurrea

Santa Maria ateaurreko zaharberritzea aztertuko dute mintegian

HONDAE Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak Eraikitako ondare monumentalerako zaharberritze irizpideak goiburuko nazioarteko mintegia antolatu du aste honetako larunbaterako, hilak 23. Goiz eta arratsaldez izango da, Paradorean. Hiru hitzaldi antolatu dituzte HONDAEkoek, denak goizean. Besteak beste, Hondarribiko Santa Maria ateaurreko eta Erreginaren eta San Nikolas baluarteen zaharberritze lanak aztertuko dituzte baina kanpoko gai bat ere landuko dute, Gizateriaren Ondare izendatuta dagoen Suomenlinna (Finlandia) hiribilduarena. Bazkaldu aurretik Hondarribiko hiri harresituaren inguruan bisita gidatua egingo dute eta, bazkalostean, mahai ingurua antolatuko dute goizeko saioko hizlariek parte hartuko dutelarik. Mintegian parte hartu nahi duenak 30 euroko matrikula ordaindu behar du. Izena nola eman eta egitaraua ezagutzeko, deskargatu mintegiko esku-orria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.