Neguko Jardunaldien barruan, aste honetako ekitaldiak

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruan hauek dira aste honetan egingo diren ekitaldiak:
  • Hilaren 22ra arte: Txiste grafikoen erakusketa. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Zuloaga Etxean.
  • Hilak 21, astezkena: Literatura tailerrean Miren Agur Meaberen Kristalezko begia landuko dute. 18:00etan, Zuloaga Etxean.
  • Hilak 23, larunbata: Txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa eta ekitaldia Aitor Txarterina komikilariarekin. 12:30ean, udaletxeko areto nagusian.
  • Hilak 24, igandea: Kalean Kantuz, 12:00etan, Damarri plazan. Ondoren bazkaria Klink elkartean (txartelak Klinken eta Kai Alde goxotegian, 20 euroan). Ostegun eguerdia baino lehen eman behar da izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.