'Con tu dinero' dokumentala proiektatuko dute

Oarsoaldeko Fiare taldeak antolatuta, Con tu dinero dokumentala proiektatuko dute bihar, hilak 21, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Dokumentalak egungo banketxeen alternatiba finantzieroak ezagutzera ematen ditu, eta banketxeen praktika desegokiak azaleratzen ditu.  Dokumentalaren ondoren, mahai-ingurua egingo da. Fiare proiektua Fiare proiektua (Fundación para la Inversión y Ahorro Responsable) 2001 urtean hasi zen martxan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, talde bat Banku Etikoen aukerak aztertzen hasi zenean. Fiare finantza-bitartekaritza eraikitzeko sortu zen, pertsona eta erakundeen aurrezkia eragin sozial positiboa duten proiektuetara bideratzeko. Gaur egun, estatu osoan zehar zabaldu den pertsona eta organizazio-sare handi bat bilakatu da. Gipuzkoan ere Fiarek hainbat informazio-puntu ditu. Oarsoaldeko Fiarek Errenteria-Oreretako Merkatuzarren dauka publikoa artatzeko gunea: asteazkenero 19:30etatik 21:00etara. Posta elektronikoa ere badute haiekin harremanetan jartzeko: fiareoarso[abildua]gmail.com
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.