Autodefentsa ikastarorako izena eman daiteke

Ikastetxeetako ikasleek egindako erakusketa

Ikastetxeetako ikasleek egindako erakusketa

Azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren haritik, Oiartzungo emakume feministen asanbladak (Helduen tailerra, Antiju Morik, Killirikupe eta norbanakoak) hainbat ekimen antolatu dituzte. Horietako bat autodefentsa feminista ikastaroa izango da larunbatean (hilak 23). Elorsoro kiroldegian izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi duenak Amazkar tabernara jo behar du. Horrez gain, bihar (hilak 22) zine foruma izango da eta Hard Candy filma proiektatuko dute HELTAko lokalean (Karaez, 2). Hilaren 28ra bitarte, bestalde, Elizalde eta Haurtzaro ikastetxeetako ikasleek egindako erakusketa ikus daiteke udaletxeko areto nagusian. Elkarretaratzea Azaroaren 25ean bertan, astelehenean, elkarretaratzera deitu dute. 19:30ean izango da, Doneztebe plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.