Peatonalizazio ordutegian aldaketak egingo dituzte

Udatik peatonalizatua dago Biteri kalea larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 22:00etara, baina ordutegi horretan aldaketak egingo dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Horretarako, auzotarren ekarpenak kontuan izan dituztela adierazi du. Horrenbestez, asteburu honetatik aurrera, 13:30etik 22:00etara itxiko dute kalea, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 22:00etara. Udalak gaineratu duenez, Alondegiko aparkalekua erabili nahi dutenek Pablo Iglesias etorbidetik sartu beharko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.