Emeki elkarteak Bidasoko Emakumeen III, Topaketa egingo du hilaren 23an, larunbata, Zuloaga Etxean. Aurten landuko duten gaia
Gazteen arteko genero indarkeria izango da, hainbat alorretik begiratuta. Emekitik azaldu dutenez, jardunaldi irekia da.
Bidasoko Emakumeen III. Topaketa
Egitaraua
- 09:45ean. Parte hartzaileei harrera egitea eta materiala banatzea.
- 10:00etan. Ongietorria eta topaketaren aurkezpena. Aitor Kerejeta alkateak eta Emekiko kide batek hitz egingo dute.
- 10:30ean. Hitzaldia: Zer da genero indarkeria eta tratu txarra?.
- 11:00etan Hitzaldia: Genero indarkeriaren pertzepzioa jende gaztearen artean.
- 11:30ean. Atsedena (kafea banatuko dute).
- 12:00etan. Hitzaldia: Berdintasunean hezteko ekimenak.
- 12:30ean. Galderak eta eztabaida.
- 13:00etan. Jardunaldiari amaiera ematea.