Euskararen normalizazioan ABB Niessenen lana ezagutuko dute enpresek astelehenean

2010eko Oarsoarrak Euskararen Saria jaso zuen Niessenek

2010eko Oarsoarrak Euskararen Saria jaso zuen Niessenek

Astelehenean, 16:30etik aurrera, Oarsoaldeko enpresen topaketa egingo dute ABB Niessen lantegian (Aranguren poligonoa, 6, Oiartzun), euskararen normalizazioaren alorrean enpresa horrek egiten duen lana ezagutzeko, eta beste enpresekin egitasmoak nahiz ekarpenak elkartrukatzeko. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du bisitaldia, OLA planaren barruan. Niessengo kideek normalizazio prozesuan egin duten bidea azalduko diete beste enpresetako ordezkariei, eta azken hauek euren gogoetak partekatzeko aukera izango dute, enpresan bisita gidatua egin aurretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.