Higerrek 3.000 euro zozkatuko ditu Gabonetako kanpainan

Hondarribiko Higer merkataritza elkarteak 3.000 euroko txeke bat banatuko du Gabonetako erosketa kanpainaren barruan. Abenduaren 22ra arte, elkarteko kide diren establezimendu guztiek erosketen araberako txartelak banatuko dizkiete erosleei. Gabonetako loteriaren zenbaki sarituaren arabera aukeratuko dute sariduna eta 3.000 euroko txekea jasoko du, eta 2014ko urtarrilaren 6ra arte izango du txeke horrekin Higerreko establezimenduetan erosketak egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.