Txistularien kontzertua bihar, Santa Zezilia egunaren harira

Errenteriako Txistularien Udal Bandak eta Errenteriako txistulariak Santa Zezilia eguneko diana eta kontzertua egingo dute bihar Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. 12:30ean hasiko da kontzertua udal arkupeetan eta besteak beste, Jose antonio Erauskinen Festara biribilketa; Atiarnoren Gorbeako gurutzea Zortzikoa; Jose Uruñuelaren Baranbio suitea, Jose Ignazio Ansorenaren Antton orripekoa edo Ansorenak berak moldatutako  beradioko Ingurutxoa joko dituzte. Kontzertu aurretik diana Kontzertuaren aurretik diana egingo dute txistulariek, Santa Zezilia biribilketa joko dute 10:00etatik aurrera herriko kaleetatik barrena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.