Abenduaren 9an piztuko dituzte Irunen Eguberrietako argiak

Abenduaren 9an, 18:30ean, piztuko dituzte Irunen Eguberrietako argiak. Aurten, gainera, gehiago jarriko dituzte, baina horien %100 LED erakoak dira, hau da, kontsumo baxukoak. Horiek jartzeko eta kentzeko lanek 63.820 euroko aurrekontua dute. Udalak esan du aurreko urteetako “joera berbera” dutela apaingarriek, “baina irudi eta forma berriak” izango dituzte askok. Aurreko urteetan baino toki gehiagotan jarriko dituzte argiak. Hala Hondarribia kale oso-osoan jarriko dituzte, Luis Mariano eta Zabaltza plaza inguruan zuhaitz gehiagori jarriko dizkiete argiak, eta irudi gehiago izango dira Jose Ramon Agirretxe kalean, Iparralde hiribidean, Argentinako Errepublika kalean, Larreaundiko biribilgunean, edo Gipuzkoa nahiz Nafarroa etorbidetan. Cristina Laborda Bide Publikoetako zinegotziaren arabera, argiteria hiriko auzo gehienetara zabaltzen saiatu dira, eta zonalde zehatzetan gehiago jarri dituzte, “dinamizazio komertziala indartzeko. Gainera, argien %100 LED dira energian aurrezteko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.